Mikel Altzariak | Altzari enpresa familiarra Tolosan
Somos especialistas en la venta y montaje de muebles para: dormitorios, salones, comedores, sofás y productos de descanso.
Tienda de muebles, tienda de muebles en Tolosa, muebles para dormitorios, muebles para salón, muebles para el comedor, sofás
15612
home,page-template,page-template-full_width,page-template-full_width-php,page,page-id-15612,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-title-hidden,side_area_uncovered_from_content,qode-theme-ver-10.1.1,wpb-js-composer js-comp-ver-5.0.1,vc_responsive

Gertutasuna

2 generazio eta mende erdiko esperientzia duen enpresa familiarra gara

Gure taldea

Mende erdiko esperientzia duen altzari eta dekorazio enpresa familiar baten 2. Generazioa gara. Hainbat arloetan esperientzia duen lan-talde bikaina osatzen dugu. Gaur egun, fundatzailearen seme-alabak eta iloba bat zuzentzen dugu negozioa.

Historia

Gure enpresa Ibarran jaio zen 1972an altzari negozio mota honetako demanda handiaren ondorioz Goierrialdean. Horretaz gain, kalitate zein prezio ezinhobeak eskaintzen zituen negozio bat nahi zuen jendeak. Ibarrako denda itxi genuen 2013an Tolosako denda berria irekitzeko Amaroz auzoan (Usabal Industrialdea).

Eboluzioa

Negozioaren eboluzioa, gizartearen arabera izan da, batez ere, salmentaren modua, altzari mota, erosketa modua, etxe bat altzariz hornitzeko modua, bezero motak…gure ezaugarriak egokitu ditugu egoera hauetarako.

Gure helburua tratu zuzena eskaintzea eta zure gela zure erara apaintzera laguntzea da

Gertutasuna

Proiektu bat egiterakoan, saltzailearen eta bezeroaren artean duten harremana ona izatea ezinbestekoa da. Izan ere, tratu zuzena nahiago dugu pantailaren aurrean dugunaren ordez.

Gertuzko tratua

Sare sozialen agerpenaren ondorioz, edozeinek erreminta honen bidez hitz egitea edo negozioak egitea erabaki egiten du. Aurrez aurreko harremanak nahiago ditugu proiektu bakoitzaren zati garrantzitsuak tratatzeko.

Buru-belarri lan egiten dugu

Oso perfekzionistak gara gure proiektuekin eta gure bezeroen eskaerak asetzea da gure helburu nagusia. Buru-belarri lan egiten dugu proiektu bakoitzean primerako emaitza lortzeko.

Saldu osteko zerbitzua

Emate edo proiektu batekin arazoren bat izanez gero, saldu osteko zerbitzua eskaintzen dizuegu. Zerbitzu honi esker, ustekabeko arazoak konponduko dizkizugu.

Esperientzia

Jakituria, arituaz ere lortzen dela esaten omen da eta hura gure proiektuetan erakusten dugu. Izan ere, mende erdiko esperientzia duen altzari enpresa familiar baten 2. Generazioa gara.

Segurtasuna

Proiektu bakoitza hasterakoan, beharrezko segurtasuna adierazten diogu bezeroari. Ezinbestekoa da proiektua primeran amaitzeko.

Kalitatezko altzarien salmentan eta montaian arituak

Edozein estiloko primerako atseden gelak sortzen ditugu eta, garrantzitsuena, zure erara diseinatuko dugu eta gure apainketa puntua gehituko diogu.

Sofa-oheak, L formarekin, capitoné erara… edozein estiloko sofak eskaintzen ditugu, zure egongela apaintzeko eta erosoago sentitzeko onenak.

Egongela bilerak egiten diren gela da, hain zuzen. Egongelarik dotoreena eta erosoena sortzen lagunduko dizugu. Ez duzu gelatik atera nahi izango!

Zure deskantsuaz arduratzen gara. Zuretzako egokiena den koltsoi eta burkoak ditugu.

Familiarekin zein lagunekin mahai aldean elkartzea bazkaltzeko zein afaltzeko beti da ideia bikaina. Zure jantokia sortzen lagunduko dizugu eta gure harri-koskorra emango diogu diseinuari.